Sarbide kodeak
PIN edo PIN2 kodeak
(4-8 digitu)
Telefonoa ezar dezakezu PIN kodea eska dezan pizten
duzunean.
Txartelarekin batera eskuratzen ez baduzu edo kodeak
ahazten bazaizkizu, jarri zerbitzu-hornitzailearekin
harremanetan.
Kode hiru aldiz jarraian oker idazten baduzu, kodea
desblokeatu beharko duzu PUK edo PUK2 kodea erabilita.
PUK edo PUK2
kodeak
(8 digitu)
Blokeatutako PIN eta PIN2 kodeak aldatzeko beharrezkoa da.
IMEI zenbakia
(15 digitu)
Sarean dauden baliozko telefonoak identifikatzeko erabiltzen
da. Besteak beste, lapurtutako telefonoak blokeatzeko ere
erabil daiteke zenbakia. Baliteke zenbakia Nokia Care
zerbitzuei eman behar izatea.
Oinarrizko erabilera 11
IMEI zenbakia ikusteko, markatu *#06#.
Blokeo-kodea
(segurtasun-kodea)
(gutxienez 5 digitu)
Blokeo-kodeak telefonoa erabilera baimendu gabearen
kontra babesten lagunduko dizu.
Telefonoa konfigura dezakezu zerorrek zehaztutako blokeo-
-kodea eska dezan. Lehenetsitako blokeo kodea 12345 da.
Kode berria ezkutuan, leku seguru batean eta telefonotik
urrun gorde.
Kodea ahazten baduzu eta telefonoa blokeatuta badago,
baliteke telefonoak baimendutako zerbitzuetara eraman
behar izatea. Kostu gehigarriak aplika daitezke, eta telefonoko
datu pertsonal guztiak ezaba daitezke.
Informazio gehiago eskuratzeko, jarri Nokia Care gune batekin
edo telefonoaren saltzailearekin harremanetan.