
Sartu SIM txartela eta bateria
Garrantzitsua: Gailua SIM txartel estandarrarekin (ikus irudia) soilik erabiltzeko
diseinatuta dago. SIM txartel bateraezina erabiliz gero, txartela edo telefonoa kaltetu
eta txartelean gordetako datuak honda daitezke. Jarri harremanetan mugikorraren
operadorearekin mini-UICC txatala nola erabili jakiteko.
Telefonoa BL-5J bateriarekin erabiltzeko egina dago. Erabil itzazu beti jatorrizko
Nokia bateriak.
1 Bultzatu atzeko estalkiaren koska telefonoaren beheko aldera eta kendu estalkia.
Lehen urratsak
7

2 Bateria sartuta badago, atera bateria.
3 Irristatu SIM txartelaren euskarria desblokeatzeko (1) eta erabili azazkala berori
altxatzeko. Begiratu kontaktu-eremua behera begira geratzen den SIM
txartelaren euskarri beheratutakoan (2), jarri SIM txartela euskarrian eta beheratu
euskarria (3). Irristatu txartelaren euskarria blokea dadin (4).
4 Lerrokatu bateriaren kontaktuak eta bateriaren konpartimentua, eta sartu
bateria. Estalkia jartzeko, goiko koskak beraien lekuetan sartu eta, jarraian, bultza
estalkiari behera bere lekuan helduta geratzen den arte.