
Idatzi teklatuarekin
Telefonoak teklatu osoa du.
1
Funtzio-tekla. Teklen goialdean agertzen diren karaktere bereziak sartzeko,
sakatu behin funtzio-tekla eta, ondoren, sakatu nahi duzun tekla. Karaktere
berezi bat baino gehiago jarraian sartzeko, sakatu bitan eta azkar funtzio-tekla.
Modu normalera itzultzeko, sakatu funtzio-tekla.
2
Maiuskula-tekla. Maiuskulen, minuskulen eta zenbakien artean aldatzeko,
sakatu maiuskula-tekla birritan. Minuskula moduan maiuskula bakar bat idazteko,
edo maiuskula moduan minuskula bakar bat sartzeko, sakatu maiuskula-tekla
behin eta, ondoren, sakatu nahi duzun hizkia.
6
Lehen urratsak

3
Ikur-tekla. Teklatuan agertzen ez diren karaktere bereziak txertatzeko, sakatu
ikur-tekla eta hautatu sartu nahi duzun karakterea.
4
Atzera-tekla. Karaktere bat ezabatzeko, sakatu atzera-tekla. Karaktere bat
baino gehiago ezabatzeko, sakatu eta mantendu atzera-tekla.
5
Enter tekla. Kurtsorea hurrengo lerrora edo hurrengo idazketa-eremura
eramateko, sakatu enter tekla. Funtzio gehigarriak uneko testuinguruan
oinarritzen dira.
6
Ktrl tekla. Hautatutako testua kopiatzeko, mozteko edo itsasteko, ktrl tekla
hautatu eta mantendu bitartean, sakatu C, X edo V. Testu guztia hautatzeko, ktrl
tekla hautatu eta matentzeko, sakatu A.
Sartu hizki baten aldaera
Azentudun hizkiak sar ditzakezu, esaterako. á idazteko, sakatu eta mantendu ikur-
-tekla eta, ondoren, sakatu A behin eta berriz, nahi den letra bistaratu arte. Idazteko
hautaturiko hizkuntza nolakoa, hizkien hurrenkera eta erabilgarritasuna halakoa
izango da.