
Telefonoaren softwarea eguneratzea telefonoa erabiliz
Telefonoaren funtzionamendua hobetu nahi duzu eta aplikazioen eguneratzeak eta
eginbide bikain berriak lortu nahi dituzu? Eguneratu softwarea erregularki telefonoari
ahalik eta etekinik handiena ateratzeko. Horrela bada, telefonoa eguneratzeak
automatikoki bilatzeko konfigura dezakezu.
32
Nokia zerbitzuak

Abisua:
Softwarearen bertsio berriak instalatzerakoan, ezin da gailua erabili, ezta larrialdi
deietarako ere, instalazioa bukatu eta gailua berrabiarazi arte.
Zerbitzuak erabiltzeak edo edukiak deskargatzeak datu askoren transferentzia ekar
dezake eta, horren ondorioz, datu-trafikoko kostuak egon litezke.
Eguneratzea hasi aurretik behar adina bateria duzula egiaztatu edo kargagailura
konektatu.
Hautatu
Menua
>
Ezarpenak
.
1 Hautatu
Gailua
>
Gail.-eguneratzeak
.
2 Uneko software-bertsioa bistaratzeko eta eguneratze erabilgarriak bilatzeko,
hautatu
Uneko sw. xehetasunak
.
3 Software-eguneratzeak deskargatzeko eta instalatzeko, hautatu
Deskarg. gail.
softwarea
. Jarraitu agertzen diren argibideak.
4 Deskargatu ondoren instalazioa bertan behera utzi bada, hautatu
Inst. softw.-
-eguner.
.
Softwarea eguneratzeak hainbat minutu iraun ditzake. Instalazioarekin arazorik
izanez gero, jarri sareko zerbitzu-hornitzailearekin harremanetan.
Bilatu software-eguneratzeak automatikoki
Hautatu
SW-eguneratze autom.
eta zehaztu software-eguneratze berriak bilatzeko
maiztasuna.
Sareko zerbitzu-hornitzaileak telefonoaren software-eguneratzeak bidal ditzake hari
gabe zuzenean gailura. Sareko zerbitzu honi buruzko informazio gehiago
eskuratzeko, jarri sareko zerbitzu-hornitzailearekin harremanetan.
Kudeatu telefonoa 33